Poesia eta Pentsamendua

Urtero bezala, Chillida Lekuk ateak irekitzen ditu poesia eta pentsamendua bere eskulturekin bat egiten duten espazioa izateko.

 

Bi diziplina horiek funtsezkoak dira Eduardo Chillida bezalako artistarentzat, arte guztiek eraikuntza eta poesia partekatzea defendatzen baitzuen.

  • Ekitaldiak

Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak  hamahirugarren saiora iritsi dira. 2008an Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik Donostia Kulturaren babesarekin hasiera eman zioten  ekimen honek, hainbat poeten parte hartzea lortu du. 

 

Aurtengo ekitaldia hau izango da: 

 

Fernando Golvanoren hitzaldia: "Poiesis. Arte, poesía y filosofía en Chillida".

Eli Tolaretxipi eta Luis Garderen errezitala

Musika: “Haritan” taldea (Iratxe Paredes -Biolontxeloa; Jon  Makuso-Biolina). J. S. Bach eta W.F. Bachen obrak.

Fernando Golvano (Donostia, 1956) arte kritikaria, erakusketa komisarioa, entsegugilea eta irakaslea da, baita EHUko doktorea ere Arteen Estetika eta Teoria alorrean. El cultural aldizkarian idazten du artearen inguruan, baita Exitbook, Exitexpress, Grand Place, Sublime eta beste batzuetan ere. Entseguak eta monografiak argitaratu ditu, eta komisarioa izan da artearen abangoardia modernoen (Chillida, Oteiza, Basterretxea, Amable Arias eta beste batzuk) eta arte garaikidearen (Ameztoy, Garmendia, Zuriarrain eta beste batzuk) inguruko erakusketetan. Horrez gain, filosofiako teoria kritikoaren inguruan (Adorno eta Castoriadis, nagusiki) argitalpenak egin ditu, eta Arte Garaikidearen Institutuko eta Arteen Estetikaren eta Teoriaren Elkarteko kide da.

 

Eli Tolaretxipi (Donostia, 1962) poeta eta itzultzailea. 2012an Londresen egindako Poetry Parnassus Kultura Olinpiadan parte hartu zuen.

 

Hainbat poesia liburu idatzi ditu: Amor muerto-Naturaleza muerta (Bassarai, 1999), Los lazos del número (Bassarai, 2003), El especulador (Trea, 2009), Edgar (Trea, 2013), Mira como se hunde, Incidental  (2017).

Bestalde, gaztelera itzulitako poemen artean aipatzekoak dira: Sylvia Plathen poemak (Mondadori, 1999), Adrienne Richen poemak. (Quimera, 1999). Elizabeth Bishop Norte y Sur (Igitur, 2002), Menna Elfyn El Ángel de la celda (Bassarai, 2006), Lydia Flem Cartas de amor heredadas  (Alberdania, 2007).

 

Luis Garde (Iruñea, 1961). Poesia eta narratiba idazten ditu eta hainbat sari irabazi ditu. 2016an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Ehiztariaren isilaldia eleberriarekin. Ordurako hainbat poesia liburu idatziak zituen: Oihan nabarra (Euskaltzaindia – BBK, 2004), Haize hegoaren aroak (Pamiela, 2007), Gertakarien urtzea (Alberdania, 2008), Unplugged (Kutxa Fundazioa, 2009), Maizter arrotza (Erein, 2013), Trenen abiadura (Pamiela, 2014), Eremuen birkalifikatzea (Pamiela, 2014), Barbaroak baratzean (Balea Zuria, 2017).

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Ateak: 18:00etan

Ekitaldia: 18:30etan

10€

Kolaboratzailea