"Chillidaren mapa" komikiaren aurkezpena

Komikiaren aurkezpena
Chillidaren mapa

 

 

  • Ekitaldiak

Norma Comics argitaletxeak, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioarekin lankidetzan, David Marto marrazkilariaren 'Chillidaren mapa' eleberri grafikoa aurkeztu du. Eleberri grafiko honetan, David Marto marrazkilariak Chillidaren obra ezagutzera gonbidatzen gaitu, euskal eskultore handiaren obrarekin maiteminduta dagoen ikasle gazte baten begietatik. Istorioaren protagonistak, Martak, bere aitonari Espainia osoan zehar banatuta dauden Eduardo Chillidaren monumentu nagusiak bisitatzera laguntzea amestu du. Aitona hiltzean, Martak omenaldi bat egitea erabakiko du, bere ametsa betez eta Chillidaren eskulturen kontenplazioa bidaia ahaztezin baten etapa bihurtuz. Komikiak Eduardo Chillidari eta bere lanari buruzko 24 orrialdeko txostena du.

 

Hurbildu zaitez komikiaren aurkezpenera urriaren 3an, osteguna, Zabalaga baserrian, 11:30ean.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Urriak 3, osteguna

11:30

 

Sarrera librea eta doakoa