Joaquín Monteroren liburuaren aurkezpena eta sinadura

 

 

 

  • Ekitaldiak

Joaquín Montero arkitektoak idatzitako Chillida Leku: Una historia de la finca Zabalaga liburuak Zabalaga finka Chillida Leku bihurtzeko prozesua kontatzen du.

Chillida Leku, "Chillidaren lekua", Eduardo Chillida funtsezko artistaren obrari eskainitako museoa da, Zabalaga onibarrean kokatua, euskal baserri tradizional bat eta inguratzen duen zelai zabala, Hernani inguruan, Gipuzkoan. Espazio hori arreta handiz pentsatua eta gauzatua izan da hogei urte inguruz, obraren arduradun Joaquín Montero arkitekto donostiarraren eta Chillidaren beraren arteko elkarlan patxadatsuan. Zabalaga lursaila Chillida Leku bihurtzea bien arteko elkarrizketa iraunkor baten emaitza da, non behaketa pazienteak, proba, erabaki eta lorpen kateatuen ondoren, artistak amestutako erakusketa-espazioa osatu zuen.

Apirilaren 4an, ostirala, 18:00etan, Joaquín Monteroren Chillida Leku: Una historia de la finca Zabalaga liburua aurkeztu eta sinatuko da.


Ekitaldian zehar, Joaquín Montero arkitekto eta liburuaren egileak Mikel Chillidarekin, Chillida Lekuko garapen zuzendariarekin, eta Nacho Fernández Rocafortekin, moderatzaile gisa arituko den hitzaurrearen eta testuaren edizioaren egilearekin, hitz egingo du.

17:00etatik aurrera, bisitariak Zabalaga baserrira sartu ahal izango dira Harri, Lurra, Huts aldi baterako erakusketa bisitatzeko, liburua aurkeztu aurretik.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66, 
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

Joaquín Monteroren liburuaren aurkezpena eta sinadura

Apirilak 4, ostirala

17:00: Zabalaga baserrira sarbidea Harri, Lurra, Huts aldi baterako erakusketa bisitatzeko

18:00: liburuaren aurkezpena eta sinadura

Doako sarrera