Udako Solstizioa - Oreka TX. Elkarrizketak
Udako Solstizioa
Oreka TX. Elkarrizketak
Ikuskizun ibiltaria
- Udako programa 2023
Txalapartaren oihartzun erritmikoak dira 2023ko Udako solstizioaren haria. Oreka TXk ikuskizun ibiltaria proposatzen du, non hainbat diziplina artistiko elkartu egingo diren topaketa harrigarrian.
Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek museoan barrena beste modu batera ibiltzera gonbidatzen gaituzte, eta, bidean zehar, ustekabeko elkarrizketak sorrarazten dituzte eskulturen, musikaren eta dantzaren artean. Oreka TX, gainera, banda osoarekin dator: Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariekin. Oreka TXren deialdira artista-talde bikaina dator. Hala, 2023ko Udako solstizioan Amaia Elizaran dantzaria; Janire Etxaberen dantza bertikala; Iban Nikolai (digeridoo),Gorka Hermosa (akordeoia) eta Xabi Zeberio (Alos Quartet) musikariak, eta Thierry Biscaryren eta Nahia Zubeldiaren ahotsak izango dira. Kalitate goreneko konjurua udari ongietorria egiteko.
Ostirala ekainaren 23an
18:00 etan: sarrera irekitzen da
20:00 etan: ikuskizun ibiltaria hasten da
(kafetegia 20:00ak arte zabalik egongo da)
Iraupena: 90 min
20€ (-20% abonatuak, -10% DK)
Doako sarrera 8 urtetik beherakoentzat