Arte tailerra familian: Objektuaren bila

Arte tailerra familian: Objektuaren bila

 

  • Ekitaldiak

Phyllida Barlow artista britaniarraren lanak beti jarraitu zuen bere munduaren interpretazio berezia hobekien irudikatzen zuen eskultura-objektuaren bilaketa zintzoan. Eskultura hainbat eskalatan eta formatutan landu zuen, ia beti, etxeko materialekin nahastutako industria- izaerako materialetatik abiatuta. Abenturazale handia izan zen, eta beti saiatzen zen publikoa aktibatu eta bibrarazten piezak instalatzen zituen espazioetan. Espazioak beraiek bilakatzen ziren topaketa horren protagonistak eta eragile probokatzaile gisa aritzen ziren. Sarritan ezagunak zaizkigun objektuekin gu harritzea lortu zuen, bere ezaugarriak aldatuz inguratzen
gaituen munduaren atmosfera eskultura-formatara itzultzeko. Jardueran zehar, lehenengo, erakusketa bisitatuko dugu eskultore aparta horren lana zuzenean ezagutzeko. Ondoren, material sinpleekin egingo dugu lan, Phyllida Barlowk
erabilitakoen gertukoak, bere lan prozesura hurbiltzeko. Eskuz gainjarritako eta muntatutako elementuak gehituz, geure objektu eskultorikoa eraikitzen saiatuko gara.


Anabel Varona eta Carlos Arruti Maushaus dira, arte eta arkitektura laborategia, eta
kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen dituzte denok barruan daukagun jolas- gaitasuna sustatuz.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Arte tailerra familian: Objektuaren bila

Noren eskutik: Maushaus

Irailak 30, larunbata 
11:00etan
6€