Helduentzako sorkuntza tailerra - Papercrete workshop
Cesare Bottirekin
Tabakalerarekin lankidetzan artea eta paisaia deialdiko 2024ko artista
- Ekitaldiak
Cesare Bottik bere egoitza artistikoan Donostian eta Hernanin egindako lana aurkeztuko du, Artea eta Paisaia, Tabakaleraren eta Chillida Lekuren lankidetza deialdia dela eta. Bottik hirugarren paisaia, deriba situazionista eta psikogeografia bezalako gaiak jorratzen ditu, eta Chillidaren hutsaren arkitekturara hurbiltzen da.
Tailerrean, papera eta hormigoia nahastuz egindako brikolajeko material moldakorra "paperretxikoaren" artisautzan sartuko gaitu. Prozesuan, herriko arkitektura, eskultura eta zeramika aztertzen ditu artistak. Materialaren bidez, eskultura-lan txikiak egiten lagunduko dio publikoari, egoitzan garatu duen teknikarekin, eta hiru dimentsioko objetuak sortuko ditu planoen elkargunearen bidez.
BIO
Italiako iparraldean jaio zen, eta Bruselan bizi da gaur egun. Prestakuntza-urteak bere jaioterriko industria-eraikin abandonatu ugarien inguruan jolasten eman zituen. Esploratzeak, patinatzeak eta grafitiak egiteak ingurune eraikiekiko lilura eta hiri-espazioen erabilera informalekiko interesa piztu zizkizaion, eta horrek bere ikuspuntu artistikoa zehaztu zuen. 2018. urtean, Amsterdamera joan zen, Gerrit Rietveld Academie izenekoan Arte Ederrak ikastera. Bertan, diziplina anitzeko ikuspegi bat garatu zuen, argazkigintza, eskultura, muntaketa-lana, horma-pintura, argitalpena eta kanpoko erakusketen antolaketa biltzen zituena. Bere jardun artistikoak hiri-espazioa du oinarri. Esplorazio hori eraikia behatzeko, eztabaidan jartzeko eta haren aurrean erreakzionaktzeko tresna da. Industriak, obrak, azpiegiturak eta eremu irekiak hurbiletik behatzean, bere helburua da gizakiaren eta paisaiaren arteko erlazioa miatzea, pentsamendu teknikoak gure ingurunean nolako eragina duen eta dauden espazio eta egitura horiek haien funtzio hutsetik kanpo nola imajina daitezjeen ikustea.
Informazio gehiago artistari buruz hemen
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Helduentzako sorkuntza tailerra
Papercrete workshop
Emaila: Cesare Botti
Tabakalerarekin lankidetzan artea eta paisaia deialdiko 2024ko artista
Martxoak 29, larunbata
10:00 - 13:00
Pilar aretoa
Ingelesa
Doan