Dantza familian - Grabitatzen diren gorputzak
Dantza familian
Myriam Pérez Cazabon koreografoarekin
- Ekitaldiak
Grabitatearekin dugun lehen kontaktua gure gorputzaren bidez egiten dugu. Gorantz salto eginez gero, lurrak erakartzen gaitu. Bada indar grabitatorio bat, gure gorputza eta Lurreko planeta erakartzen dituena. Masen arteko erakarpenaren ondorioz, erortzean norabide jakin batera joaten gara. Baina beste norabide batean joan gaitezke? Eta zer gertatzen da gorputzen arteko espazioan? Eta leku batetik bestera igarotzen den denboran? Dantzaren, gorputzaren eta mugimenduaren bidez, natura esploratu eta munduak nola funtzionatzen duen eta espazioarekin nola erlazionatzen garen jakin dezakegu.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa