Thomas J Price. Reaching Out. Artelan gonbidatua
“Reaching Out” “Lan gonbidatuaren” programan erakusgai dagoen bigarren eskultura da, Chillida Lekun beste artista batzuen lana aurkezteko programaren barnean. Artistaren lana museoko zelaian maiatzaren 30 arte ikusi ahal izango da.
- Erakusketak
Reaching Out Thomas J Price artista britainiarraren bigarren eskultura da, eta subjektu femenino bat irudikatzen du. Londresko The Line bidean dago ikusgai Reaching Out lanaren 1. edizioa, eta Erresuma Batuko espazio publikoetan emakume beltz bat irudikatzen duen lan bakanetako bat da. Priceren obrak gogoeta egitera gonbidatzen du, dela pertsona beltzen ordezkagarritasunaren gainean, dela pertsona horiek eremu publikoan nahiz artearen historian duten tokiaren gainean. Eskultura sortzeko, artista ez da oinarritzen emakume jakin batean, baizik eta fikziozko pertsonaia bat eratzen du, zenbait erreferentziatatik abiaturik. Brontze urtua baliatzen du, artearen historian mende luzeetan erabilitako metala, tradizionalki estatusarekin eta boterearekin lotu izan dena.
Eskulturak emakume gazte bat irudikatzen du zutik, jarrera lasaian, bi eskuekin telefono mugikorrari eusten. Lan horren bidez, artistak isolamenduaren eta konektagarritasunaren arteko oreka aipatzen du, eta teknologiak gure bizitzak nola baldintzatzen dituen hausnartzera gonbidatzen gaitu. Konektagarritasun kontzeptua ez ezik, banakoaren eta gizartearen arteko harreman konplexuak ere irudikatzen ditu obrak.
IRAUPENA
2022KO OTSAILAREN 17TIK
2022KO MAIATZAREN 30ERA