Trio Zukan - Soinuzko Begiradak - TAKE 2

Trio Zukan

Soinuzko Begiradak - TAKE 2

  • Udako programa 2023

Soinuzko Begiradak - TAKE 2 diskoaren aurkezpena

Sarrera doan

 

Uztailaren 13an, 19.00etan, trio Zukanek Soinuzko Begiradak-TAKE2- CD berriaren aurkezpena egingo du Chillida Lekun. 

Ekitaldia Eva Sandoval kazetari eta musikologoak eta Jagoba Astiazaran konpositoreak gidatuko dute, eta Trio Zukaneko Jon Ansorena, Gorka Catediano eta Maria Zubimendik argitalpen berria aurkeztu eta CDan entzungai egongo diren obren aukeraketa bat interpretatuko dute zuzenean. Gainera, Maria Eugenia Luc, Juanjo Eslava, José María Sánchez- Verdú eta Francisco Domínguez konpositoreak ere bertan izango dira, beren obrei buruz laburki hitz egiteko. 

 

CD-ARI BURUZ: 

Soinuzko begiradak – TAKE 2

Soinuzko begiradak proiektua Zukan trioarekin batera sortu zen. Txistuak (Jon Ansorena), akordeoiak (Maria Zubimendi) eta perkusioak (Gorka Catediano) osatzen zuten taldearen izaera instrumentalak berak, interpretazioarekin batera, funtsezko jarduera bat garatzera behartzen zituen taldeko musikariak: enkargu-sistema baten bidez taldearen errepertorioa garatzen lagunduko zuten konpositoreak bilatzea.

Soinuzko begiradak – TAKE 2 Trio Zukani azken bost urteetan belaunaldi, hizkuntza eta estetika ezberdinetako sortzaile garrantzitsuek eskainitako partituren lagin bat da. Taldearen nortasun-ikur nagusia den work in progresshonen beste katebegi bat da. Soinuzko begiradak bigarren disko honetan erregistratu dituzten lanek musikagileekin egindako lana, eta piezak Zukanen berezko ezaugarrietara zein ongi egokitzen diren agerian jartzen dute. Hori Oihana Rodríguez, Francisco Domínguez, Zuriñe F. Gerenabarrena, José María Sánchez-Verdú, María Eugenia Luc eta Juanjo Eslavaren lanekin osatzen da.

https://www.triozukan.com/

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Uztailak 13, osteguna

19:00etan

Doako sarrera