Txikijazz
Txikijazz Chillida Lekun
- Udako programa 2022
Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an. Familiek eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu. Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.
Ezagutu Txikijazzen jarduera-programa Chillida Lekun:
Travellin´Brothers-en kontzertua
12:30
Travellin´ Brothersek erritmoz, alaitasunez eta bibrazio onez beteko dute museoa. Bilboko talde hau, Europako bluesaren banda errespetatuenetako bat, 18 urteko ibilbidean, 9 diskoetan eta mila kontzertu baino gehiagotan bermatuta dago. Seikote hau musikari bikainek osatzen dute: Jon Careaga -kantaria-, Eneko Cabiñano -baxua-, Isi Redondo -bateria-, Mikel Azpiroz -pianoa eta hammond- eta Aitor Cabiñano gitarra-. Bere musikak blues, soul, gospel, jazz eta rock ukituekin dardarka, saltoka eta dibertitzen lagunduko digu.
Familientzako tailerra - Ambisonics - Maushaus
11:00
Ambisonics familientzako tailerrarekin, tresna musikal bat sortuko dugu guztion artean, txikienen jolaserako euskarri izango den egitura espazial batetik abiatuta. Hari, perkusio eta abarrez hornituko dugu, esperientzia geometriko eta murgiltzailea sortzeko, musika, geometria eta matematika modu errazean bateratzeko. Horrela, konturatu gabe, jazzaren eta, oro har, musika garaikidearen inguruko azken sentsibilitateetara hurbilduko gara.
*Oharra:
Plaza mugatuak. 1. zatia, 11:00etatik 12:30era: 25 plaza, iriste- ordenaren arabera (leku- kopurua bete arte). Egitura eraikiko da.
2. zatia, 12:30etik 13:30era: 1. zatian eraikitako egiturarekin jolasteko, tailerra publiko guztiei irekitzea.
- Tailerraren hasiera: 11:00etan
- Aldez aurretik izena eman gabe
*MUSEORA SARTZEAK EZ DU BERMATZEN TAILERREAN PARTE HARTZEA. Plaza mugatuak (25).
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Uztailak 24, igandea
11:00tik 14:00ra
Museoa irekitzea: 10:00etan.
- Autobusa doan Galarretako aparkalekutik
- Edukiera kontrolatua
- Travellin’ Brothers-erako sarrerak (6 €) museorako, kontzerturako, tailerrerako* eta picnic gunerako sarbidea ematen du.
*MUSEORA SARTZEAK EZ DU BERMATZEN TAILERREAN PARTE HARTZEA. Plaza mugatuak (25).