Udako Solstizioa. Iceberg
Larunbata, ekainaren 20a
12:00etan eta 20:00etan
12 €, orokorra
- Udako Programa 2020
Ekainaren 20an, udako solstizioarekin batera, Chillida Lekuk berriro irekiko ditu ateak Hernaniko Udaleko Kultura Sailak babestutako ekitaldi berezi batekin. Berrirekitze berezi horretarako, Myriam Pérez Cazabon koreografo oiartzuarrak Iceberg obra aurkeztuko du, 4 interpretek 25 minutuko dantza garaikideko pieza bat. Iceberg bidaia emozionala da, paisaia koreografikoa, eta “etengabeko bilaketa, norberarenganako konkista” du helburu.
Parte-hartzaileen arteko distantzia bermatzeko, bi emanaldi egingo dira, bata 12:00etan eta bestea 20:00etan. Museoak goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 22:00etara irekiko ditu ateak, ikuskizuna ikustera datozenek lasaitasun osoz goza dezaten museoaz.