Phyllida Barlow, Bisita elkarrizketatua

Bisita elkarrizketatua

Egunero 16:00etan

  • Bisita gidatuak

Bisita elkarrizketatuan zehar, Phyllida Barlowren lanari buruz hitz egingo dugu, eta artista kezkatzen zuten gaiak jorratuko ditugu: besteak beste, espazioarekiko eta ikuslearekiko harremana, materialtasuna, monumentaltasuna edo grabitateari erronka. Obrei hainbat ikuspuntutik begiratuko diegu, nola aldatu eta eraldatu egiten diren aztertuz. Phyllida Barlowren obrak orainaldian kokatzen gaitu, inguratzen gaituenari begiratzera eta bizi garen munduari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Artista egunerokotasunetik abiatzen zen, bere eskulturara eramaten zituen eguneroko objektu eta irudietatik, gero eskulturaren mugei
desafioa egiteko. Phyllida Barlow mugetatik haratago zabaltzen diren eskultura-
instalazioengatik da ezaguna.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Egunero 16:00tatik 16:30etara

(Sarrera + bisita elkarrizketatua. Dohainik museoaren sarrerarekin)