Bisita elkarrizketatua. Harri Lurra Huts
- Ekitaldiak
Harri, Lurra, Huts erakusketak Eduardo Chillidaren eskultura aztertzen du bere ibilbideko funtsezko hiru materien bidez, hutsa beste materia bat bezala ulertuta. Harri, Lurra, Huts izenburuak “harri-orri-ar” umeen jolasa gogorarazten du. Jolasean elementu bat hautatzen dugu beste bati aurre egiteko, baina, nahiz eta jolasean elementu batek beste bati irabazi, Chillidaren obran bata ezin da bestea gabe existitu. Materia eta espazioa batera existitzen dira, elkarrizketan dabiltza eta unitate ahaltsua sortzen dute: eskultura.
Maiatzaren 26a arte
Egunero, 16:00etan Harri Lurra Huts erakusketaren 30 minutuko bisita gidatua
Bisita gaztelaniaz