Irakasleentzako bisita - Maeght Unibertsoa

Irakasleentzako bisita - Maeght Unibertsoa


 

  • Irakasleak

Maeght Unibertsoa erakusketa kolektiboak aukera paregabea eskaintzen du Eduardo Chillidaren artista garaikideen lanak ezagutzeko. Chillida gaztetatik izan zen Parisko Maeght galeriako artista-taldean. Chillidaren lana 1950ean egon zen lehen aldiz ikusgai artista gazteei eskainitako erakusketa batean, eta hortik aurrera sortzaile multzo berezi horretan sartu zen. Maeght Unibertsoak izen handiko artisten eskulturak aurkezten ditu, Maeght Fundazioak Saint-Paul-de-Vencen dituen funtsetatik ateratakoak. Maeght Fundazioaren bilduma nazioarteko garrantzitsuenetako bat da. Erakusketako artistek nabarmen markatu dute XX. mendeko eskulturaren historia, eta Chillidaren lana hobeto ulertzen eta haren testuinguru historiko eta artistikoan jartzen laguntzen digute. Bisitari esker, Julio González burdinazko eskulturaren aitzindariaren, Pablo Palazuelo abstrakzio geometrikoaren maisuaren (Chillidak Parisen eman zituen urteetan harekin izan zuen estudioa), Alexander Calder, Alberto Giacometti, George Braque, Jean Arp eta Marc Chagall nazioarteko artista ospetsuen, eta Antoni Tàpies eta Joan Miró kataluniarren lanak ezagutuko ditugu. Ikusgai dauden lanek XX. mendeko eskulturaren ikuspegi zabala eskaintzen dute, erregistro, estilo, material eta gai ugarik markatua.

 

 

 

Irakasleentzako bisita - Maeght Unibertsoa
 

Urtarrilak 15, astelehena
16:30etan


Doako sarrera gehieneko edukiera bete arte
Elebiduna