Zinema gauak aire zabalean

Lau gau jarraian, estreinatu berri diren filmen programazioaz gozatu ahal izango dute ikusleek, Chillida Lekuren esparru berezian gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituztenak.

  • Udako Programa 2021

A Contracorriente Films zinema-banatzaile eta -ekoizlearekin elkartu da museoa. Zinema europarrean eta independentean espezializatuta dago, eta zinema-aretoa aire zabalean bihurtu zuen. 

Esperientzia honi esker, ilunabarrean ikusi ahal izango da museoa, eskulturek tonalitate berezi bat dutenean, eta, ondoren, kalitatezko zinema ikusteko aukera izango da, aparteko ingurune batean. Sarrerarekin museora egun osoan sartu ahal izango zara, museoa eta haren instalazioak ikusi ahal izateko proiekzioa egin aurretik. Denda 20:30ak arte egongo da irekita, eta Lurra Cafek kafetegi-zerbitzua emango du 21:15ak arte.

 

Proiektatuko diren filmeak hauek dira:

 

Abuztuaren 5a: El Padre JBSG

Abuztuaren 6a: Minari. la historia de mi familia. JBSG

Abuztuaren 7a: El fotógrafo de Minamata JBSG

Abuztuaren 8a: Pequeño país. Zuzendaria: Eric Barbier JBSG

 

Hamakak jarriko ditugu parte-hartzaile guztien eskura, baina filma eroso ikusteko, beroki, manta edo antzekoren bat ekartzea gomendatzen dugu, eguzkia sartu ondoren tenperaturak nabarmen jaisten baitira.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Ateak: 20:00

Proiekzioza: 21:30

-tik 12€ -ra 15€

Kolaboratzailea