Phyllida Barlow
Maiatzaren 24an, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944) artista garaikide zendu berriaren erakusketa bati ireki zizkion ateak; artistaren obraren lehen erakusketa da Espainiako Estatuan.
Si eres un profesional de prensa y quieres descargarte nuestras imagenes contacta con prensa@museochillidaleku.com
Phyllida Barlow
Maiatzaren 24an, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944) artista garaikide zendu berriaren erakusketa bati ireki zizkion ateak; artistaren obraren lehen erakusketa da Espainiako Estatuan.
Eduardo Chillidaren lanak garrantzi handia du aspalditik Barlowrentzat. Bere piezek Chillidaren obraren azterketaren mugak gehiago zabalduko dituzte, orain Barlowen eskultura “antimonumentalen” testuinguruan kokatuko direnak. Pieza hauek eguneroko bizitzako materialekin eginak dira, hala nola, kartoia, ehuna, kontratxapatua edo zementua.
Bere piezek – askotan kolore bibragarriz margotuak – Chillidaren obrarekin bat egiten dute grabitatea, masa eta materialtasuna bezalako funtsezko elementu eskultorikoen esplorazioan, eta Barlowk horiek egiteko prozesuaren berri ematen duten nahita utzitako pistetan ikusgai.
Eduardo Chillidaren ibilbideko konstanteetako bat paisaien eta eraikinen inguruko narratiba espazialak sortzea izan zen. Era berean, Barlowentzat espazioak garrantzi handia izan zuen bere obran, baita barnean kokatzen zituen elementuek ere. Horrela, artistak eraikinen garaiera aztertzen zuen, ustekabeko oztopoak sortzeko eta, horrenbestez, eskulturari ikuspegi dramatiko bat emateko.