Lugar de encuentros IV [Topa-lekua IV] Chillida Lekun bisitari
Zero Grabitatearen erakusketaren luzapen gisa, museoak Bilboko Arte Ederren Lugar de encuentros IV [Topa-lekua IV] obra hartuko du aldi baterako, 13,5 tonako eskultura esekia dena, eta horretarako Chillida Lekun egitura berri bat diseinatua izan da.
Eskultura handi hau, hormigoi armatuan egina 1973 eta 1974 urteen artean, zazpi lanen sail baten parte da, gehienak eskala monumentalekoak eta toki publikoetan erakusteko pentsatuak.