Arte Ederren Urrezko Domina jaso du Chillida Lekuk

 

 

Ministroen Kontseiluak kultura-erakunde saritutzat izendatu du museoa 2023ko sarietan.

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren bezperan ilusio handiz jaso dugun aintzatespen hori bere lanaren eta bere ondarearen omenaldia da. Chillida Leku artistak bere bizitzan diseinatu zuen ametsa da, non Eduardo Chillidaren esentzia eta filosofia txoko guztietan dauden.

Eskerrak ematen dizkiogu Kultura Ministerioari arteekin eta kulturarekin egiten dugun lana eta konpromisoa ohoratzeagatik, bai eta bisitatzen gaituzten eta Chillida Leku posible egiten duzuen guztiei ere.