Elogio del hierro III

Burdinaren gorazarrea III

1991

Altzairua

187 x 98 x 47 cm

BBVAren bildumako parte da obra hau. Urteak eman zituen pieza honek BBVAk Bilboko kale nagusian duen egoitzan, etengabeko elkarrizketan Norman Foster arkitektoak asmatutako metro-geltokiarekin; izan ere, arkitektoak eta eskultoreak elkarrekin erabaki zuten eskulturaren kokapena. Chillidak bere ibilbide artistikoan funtsezkoa izan zen materialarekin –burdinarekin– izandako harremana adierazten digu altzairuzko pieza monumental honen izenak. 1951n Chillidak Paris utzi zuen eta Hernanira joan zen bizitzera, bere sustraiak berreskuratu zituen eta Manuel Illarramendiren forjan hasi zen lanean. Chillidak modu tradizionalean landu zuen forjaketa, burdina gori-goriarekin zuzeneko borroka izanik, mailuarekin kolpekatuta. Bere lurrarekin hain lotura estua zuen metal hori aurkitu zuenean, Chillidak figurazioa baztertu eta abstrakzioaren bidean sartu zen. Burdinaren bideak lengoaia estetiko berri baten hasiera markatu zuen Chillidarentzat, eta norabide berri bati bide eman zion, espazioaren inguruko zalantzetan ikertzea ahalbidetu ziona. Egitura bertikaleko eskulturak oinarri solidoa du, igo egiten da, eta goiko aldetik lau elementu ateratzen zaizkio, barnean espazio bat zedarritzen dutela. Espazio aktibo bat da, eta inguratzen duten formek eragiten dute haren tentsioa.