Homenaje a Balenciaga
Patricio Echeverríaren forjan egina, Legazpin.
Omenaldiek oso presentzia handia izan dute beti Chillidaren ibilbide artistikoan. Artistak beretzat bereziki garrantzitsuak izan ziren pertsona ospetsuei dedikatutako ehun obratik gora sortu zituen: artistak, idazleak, musikariak, poetak, filosofoak, etab. Museoan gabiltzala, George Braque-ri, Jorge Guillén-i, Luca Pacioli-ri eta Fleming-i dedikatutako obrak ikusiko ditugu, baita Cristóbal Balenciaga diseinatzaileari eskainitako eskultura bat ere.
Txikitatik ezagutzen zuen Chillidak Balenciaga. Bi artisten lokarri komuna Chillidaren amaren aldeko amona izan zen, Juana Eguren andrea. Chillidaren amonak bi hotel zituen Donostian, eta Balenciagak maiz egiten zion bisita ohiz kanpoko emakume hari, modaren munduko pertsona garrantzitsuek lagunduta. Getaria uzteko une erabakigarrian, amona Juanak asko lagundu zion jostunari. Eguren andreak animatu zuen Balenciaga, hain zuzen ere, Parisera joatera, bere bokazioa gara zezan. Zenbait urte geroago, titareen maisu apal, sentikor eta adimentsu haren lagun egin zen Chillida. Obra horrek dotoretasunak diseinatzailearen modelo onenak gogorarazten dizkigu. Altzairuzko bi pizek espazio bat sortzen dute barnean, eta blokeen artean azaltzen ari den emakume-silueta bat iradokitzen digu espazio horrek.