Homenaje a Luca Pacioli
Patricio Echeverríaren forjan egina, Legazpin.
Luca Pacioli XV. mendeko frantziskotar elizgizona izan zen; horrexegatik baliatzen du Eduardo Chillidak gurutzea, sinbolo gisa, obra horretan. Argiaren arabera, altzairuzko gurutzearen itzala eskulturaren azpian islatu daiteke, lurrean. Gainazalean Chillidaren lerro nahasezina ikusiko dugu. Marrazkiak burdinaren gainazal trinkoa zulatu eta hutsune bat uzten du, lurra zeruarekin lotzen duen aireko bolumen bat.
Paciolik ikerketa garrantzitsuak egin zituen astronomian, matematikan eta beste zientzia batzuetan, eta Errenazimentuko jakintsu eta artisten defendatzaile bihurtu zen. Leonardo Da Vincirekin batera, jainkozko proportzioa asmatu zuen.
Obra hau astronomoaren gorazarrea da eta, horregatik, mahai berezi bat egin zion, oso handia. Hiru euste-puntutan sostengatuta dago, eta altzairuzko gainazal itzela grabitaterik gabe airean esekita dagoela ematen du, oso astuna bada ere. Era horretan, bidimentsionaltasunaren –gainazal lau-lauaren– eta tridimentsionaltasunaren arteko loturarekin jolasten du.
Hiru zenbakia beti egon da Chillidaren obrarekin lotuta. Hiru zenbakiak erlijioarekin, matematikarekin eta filosofiarekin lotutako konnotazio garrantzitsuak ditu. Oraina, iragana eta geroa elkartzen ditu.