Gaueko bisitaldia eta afaria Lurra Café-n

Udan, ostiraletan (eta abuztuaren 28 eta irailaren 3 ostegunetan), museoa gauez irekiko da, aparteko esperientzia eskaintzeko. Parte-hartzaileek eskulturen lorategia modu lasaian bisitatu eta museoa ikusi ahal izango dute udako ilunabarrean, eguzkiaren argiak indarra galtzen duenean. Bisita amaitzeko, Robatayaki afari bat egingo da Lurra Café-ren terrazan. 

  • Udako Programa 2020

Udako ostegunetan museoa gaueko ordutegian ere irekiko da, esperientzia berezi bat eskaintzeko. Parte-hartzaileek aukera izango dute eskulturen lorategia lasaitasunez bisitatzeko Bisita eta gero, Robatayaki afaria eskainiko zaie Lurra Cafén. Fede Pacha chefa arduratuko da afariaz.

 

Robatayaki:

Esperientzia honetan, parrilla batean prestatzen dira, mahaikideen aurrean, okelaz, arrainez eta sasoiko barazkiz egindako brotxetak, gertutasuneko eta laborantza ekologikoko produkuak erabiltiz.

Erabiliko diren parrillak Txomin Parrillak diseinatu eta pertsonalizatu ditu, gure bezeroei esperientzia paregabea eskaintzeko. Lurra Robatayaki menua Maki sushi ezberdinekin hasiko da eta ondoren brotxetak, bertako garagardoekin eta kalitatea zigilua duten sagardoekin.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

19:00

-tik 48€ -ra 60€