The Big Draw: Drawing with senses[Zentzumenekin marrazten]

Aurten ere, Chillida Lekuk The Big Draw jaialdiarekin bat egingo du, marrazkia ardatz duen eta urria osoa iraungo duen nazioarteko jaialdiarekin.

  • Familiak
  • Irakasleak

Ospatu The Big Draw gurekin, marrazketa ikasteko, komunikatzeko eta sortzeko tresna gisa egiten duen nazioarteko jaialdia. Aurtengo gaia "Zentzumenekin marrazten" da. Proposamen hau inguratzen gaituenarekin berriz konektatzeko eta gure ingurura 5 zentzumenekin hurbiltzeko gonbidapena da. Arretaz begiratuz gero, kontzienteago egongo gara, eta guri esperientzia berriak irekiko zaizkigu, marrazkien bidez paperera eraman ahal izateko. Ikusmenarekin formak eta koloreak ezagutzen ditugu, baina badira beste modu batzuk "begiratzeko". Mundua zentzumen guztiekin azter dezakegu gure sormena pizteko. Aurten, proposamena sakonki behatzeko gonbidapena da, inguruan dugunari ez ezik, gure barrukoari ere arreta jartzekoa.

 

Urrian zehar, Chillida Lekuk museoan bisitatzera eta marraztera gonbidatzen gaitu.

Parte hartzea doakoa da.

 

Apuntatu zure agendan:

Ikasleak

Doan

 

Urrian zehar eskolei museora etorri eta Big Draw-a ospatzera animatzen diegu.

 

Aurtengo goiburua "Drawing with senses" (Zentzumenekin marraztu) da, eta horrekin kanpokoaren ikuspegia barnekora aldatzen da, mundua pertsonalki prozesatzeko eta gure esperientziak zentzumenen bidez barneratzeko modua aztertzeko. Aurten museoko eskulturak bost zentzumenekin esploratzera gonbidatzen dugu: ukimena, ikusmena, soinua, dastamena eta usaimena, ondoren sentsazioak, emozioak eta esperientziak sormen lanetara eramateko. Eskultura baten ukimena marraztu daiteke? Nola entzuten dira Chillidaren eskulturak? Eta eskulturaren usaina marraztuz gero, nolakoa izango litzateke?

 

Nola parte hartu?

Ikastetxeek honako helbide elektroniko honetan eskatu behar dute parte hartzeko: education@museochillidaleku.com.

 

The Big Draw jardunaldia

Urriak 28, larunbata

11:00

Doan

 

Urriaren 28an, larunbata, komunitate osoa gonbidatzen dugu museora marrazkiaz gozatzera. Handiak, txikiak, helduak, gazteak, bakarrik, familian edo lagunartean, mundu guztia dago museoa zentzu guztiekin marraztera eta esploratzera gonbidatuta. Ekarri zure margoak, errotuladoreak edo koloretako arkatzak eta zatoz Chillida Lekura Big Draw ospatzera.

 

 

Deskargatu gure webgunean The Big Draw-erako gure proposamena eta zatoz museora marraztera.

 

 

Partekatu zure marrazkia Instagramen #ChillidaLekuBigDraw #HauserWirthBigDraw erabiliz eta@chillidaleku kontua etiketatuz

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

The Big Draw