Maeght unibertsoa - hitzaldia, kafea eta erakusketari bisita

Maeght unibertsoa - Hitzaldia, kafea eta erakusketari bisita

Nausica Sanchezekin, Chillida Lekuko Hezkuntza Saileko arduraduna
 

  • Ekitaldiak

Aimé Maeght galeristak paper garrantzitsua jokatzen du Chillidaren bizitzan. Maeght jaunarekiko harremana gaztetan hasi zen, Chillidak 1950ean Parisko galerian lehen aldiz artista gazteei eskainitako Les Mains Éblouies erakusketa kolektiboan parte hartu zuenean. Galerian sartzeak, zirkulu artistikorako sarbidea ere ekarri zuen. Hasieratik giro mesedegarria aurkitu zuen, bai giza mailan, baita materialean ere, bere lana garatu ahal izateko eman zizkioten aukera teknikoengatik eta baliabideengatik. Aimé Maeght-i esker, artistak oso goiz izan zuen harremana  Braque, Miró, Giacometti edo Calder bezalako artistekin, horiekin adiskidetasuna sortuz. Eduardo Chillidaren ustez, Aimé Maeght abangoardiako sinboloa izan zen, inork baino hobeto jakin izan zuen erakusketa-aretoa topagune eta kultura-solasgune gisa ulertzen, eta, horrela, sormena eta trukea bultzatu zituen. Garai hartan, Chillida galeriako artistarik gazteena zen – Maeghtek era kutunean "mon petit" deitzen zuen – eta aukera paregabea zen berarentzat horrelako artista ospetsuez inguratua egotea. 1981ean Aimé Maeght hil zen arte, artista-galerista harremana izateaz gain, elkarrekiko miresmena eta adiskidetasun handia ere izan zuten.

 

 

 

Maeght unibertsoa - Hitzaldia, kafea eta erakusketari bisita

 

Urtarrilak 25, osteguna
10:00
7€

Gaztelaniaz