Elogio de la arquitectura XV

Arkitekturaren gorazarrea XV

1996

Altzairua

142 x 88 x 86 cm

Chillida Madrilen hasi zen harremana izaten arkitekturarekin, hiri hartan hasi baitzituen,1943an, diziplina horretako ikasketak. Arkitektura-karrera bertan behera utzi eta artean hasi zen lanean, baina ez zuen arkitektura diziplina gisa baztertu, Chillidaren ibilbide artistiko osoan izan baitu presentzia, ez funtzionaltasunari dagokionez, era estetiko eta poetikoan baizik. Mugak eta espazioak eragiten zioten kezkak zerikusi handia du arkitekturarekin. Eduardo Chillidak mugak kokatzen ditu espazioak sortzeko. Chillidarentzat, «muga da espazioaren benetako protagonista».

Chillidaren espazioak ez dira espazio habitagarriak, hitzaren zentzu hertsian, espirituarentzako etxeak baizik. Poesiarako, musikarako eta pentsamendurako tokiak dira, ezagutzen ez dugunari buruz itauntzeko lekuak. Chillidak materia desokupatu eta husten du, barnean espazioa txertatzeko.